Itxi

Literatura saioa

Iñigo Antsorregi idazlea, 12:50ean "Artefaktua" saioan

'Nire minaren etxean' eleberria argitaratu du. Bere burua gaixotasunaren tontorrean ikusi zuenean sortu zuen, eta Loiola Santutegiko giroak eman omen zizkion horri aurre egiteko tresnak. Egoera antzeko bat sufritzen duen norbaiti lagundu diezaiokeen testua da, haren hitzetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Antsorregi idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Nire minaren etxean (Elkar) eleberria argitaratu du, eta azalduko digu nola Loiola Santutegiko giroak indarra eta amesteko tresnak eman zizkion. Bere gaixotasunarekin aurrez aurre hitz egiteko, berea da liburu honetan gailenduko den ahotsa: indartsua, umorez betea eta zintzoa. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Loiola Santutegira gerturatuko da saioa idazlearekin. 

Antsorregik Mirari Martiarena gidoigile eta kazetari oiartzuarra gonbidatuko du saiora. Idazleak zeharkatutako dueluan egon da presente. Umorea eta barrea dira bere puntu gogorrenak, eta bizitzako momentu zailetatik hobeetara iristeko umorea zein garrantzitsua den erakutsiko digu. 

Bestalde, Bilboko Cámara liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Patricia Millánen eskutik, saltegiaren sorrera, berezitasunak eta bitxikeriak ezagutzeko. 

Maialen Sorzabalbere irakurleak emango du larunbat honetako literatur gomendioa

Arte[zaleak] pasartean, Lekeitioko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko. 

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)