12:50ean
Jon Abril eta 'Isildutako eskuak' liburua, gaurko "Artefaktua" saioan
Tene Mujika Saria irabazi zuen 2022. urtean hamalau protagonista dituen emakume langileen bilduma horrek. Euskal Herriko gerra osteko lan baldintza eta eskubide desberdinez gain, betidanik zapalduak izan diren horien, baina berdintasunaren alde egin duten horien istorioak ezagutuko ditugu.
Jon Abril Olatxea elkarrizketatuko dute larunbat honetan "Artefaktua" saioan 'Isildutako eskuak' (Elkar) liburuaz solastatzeko. Tene Mujika Saria irabazi zuen 2022. urtean hamalau protagonista dituen emakume langileen bilduma horrek. Zein da isilduta egon diren esku horien ahotsa? Euskal Herriko gerra osteko lan baldintza eta eskubide desberdinez gain, betidanik zapalduak izan diren horien, baina berdintasunaren alde egin duten horien istorioak ezagutuko ditugu. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Berako Gure Txokoa elkartera gerturatuko da saioa idazlearekin.
Abrilek kazetaritzan eta Ahalduntze Bertso Eskola Feministan aritzen den Ainhoa Larretxea Agirre gonbidatuko du saiora. Bertsolaritza errimak eta hitzen loturen edertasuna lortzeaz gain, ahizpatasuna lantzeko eta gainerako emakumeak ez epaitzeko gunea ere izan daiteke.
Bestalde, Donostiako Zubieta (Troa) liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Rosa Tapiaren eskutik, saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.
Maider Uriarte irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Arte[zaleak] pasartean, Errenteriako kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur eguerdiko 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.