Artefaktua
Oñatiko Gure Bazterrak Fundazioaren ikerketa kolektiboa du iturburu Pako Aristiren azken lan honek
Literatur lan oparoa du Aristik argitaratuta, jakina denez; diziplina guztiak erabiliaz: kazetaritza, erreportaje edo eleberrigintzan, esaterako. Horien guztien teknika ezberdinez baliatu da 90. urtearen erdialdean Irunberriko Arroilan gertatutakoa argitzen saiatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oñatira joango da larunbat honetan 'Artefaktua' saioa Pako Aristi idazlearekin elkartzeko. Bertako Antixena lorategian eta Gaztetxean batuko baita Ilaski Serranorekin, 'Irunberri, 1990: Arroilaren negarra' (Erein) izenez kaleratu duen azken lanaren karietara.
Literatur lan oparoa du Aristik argitaratuta, jakina denez; diziplina guztiak erabiliaz: kazetaritza, erreportaje edo eleberrigintzan, esaterako. Horien guztien teknika ezberdinez baliatu da 90. urtearen erdialdean Irunberriko Arroilan gertatutakoa argitzen saiatzeko.
Oñatiko Gure Bazterrak Fundazioaren ikerketa kolektiboa du iturburu lan honek, Aristik proposamen moduan jaso zuena. Bertan, 33 urte atzera egin dute, 1990eko ekainaren 25era, ETAko Nafarroa taldeko hiru kideren eta Hervás Guardia Zibilaren sarjentuaren arteko topaketa gertatu eta dena lehertu zen garaira. Aristik ikerketan ageri den bide bakoitza aztertu du, datu guztiak kontrastatu, lupa jarri, egiaztatu eta ezinezkoa baztertuz ondu du, 'Irunberri, 1990: Arroilaren negarra' (Erein) literatur kazetaritza lana.
Jone Arrazola izango da Aristiren gonbidatua. Arrazola Gizarte eta Kultur Antropologian graduatua, ikerlaria, eta Oñatiko Gure Bazterrak Fundazioaren kide da, besteak beste. Aristiren ondoan egon da prozesu horretan guztian, laguntza emateko, Arroilan jazotakoa argitzen saiatzeko.
Aines Dufau IKAS Euskal Pedagogiako Zerbitzuaren zuzendariarengana hurbilduko gara, Uztaritzera, Apalategian gordeta dituen liburu berezien berri eman diezagun.
Araitz Elorza, Abadiñoko irakurle gaztetxoaren eskutik etorriko da aste honetako liburu gomendioa: Hannah Gold idazlearen 'El último oso' (Duomo)
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en