Itxi

22:00etan

Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako 'Asko Maite Zaitut', gaur, ETB1en

A.E.|EiTB

Ingurukoen omenaldia jasoko dute ustekabean astero bi lagunek kamera iztukuekin grabatutako saio honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, apirilak 3, saio berria dator Euskal Telebistara. Zuhaitz Gurrutxagak igande gauetan 'Asko Maite Zaitut' aurkeztuko du, 22:00etan.

"Noiz izan zen inori maite zaitut esan zenioten azken aldia? Aspaldi, ezta? Horixe sentitu arren, asko kostatzen zaigu maite dugun jendeari maitasun horren aitortza egitea. Eta pena da, esan gabe geratzen diren gauzak, gehienetan, jakin gabe geratzen direlako", diote saioaren egileek.

Saio bakoitzean bi istorio izango ditugu. Haiek ezer ez badakite ere, ingurukoek, lagun eta familiak, sorpresa bat emango diete. Ez dira heroi handiak, ez dituzte balentria izugarriak egin, baina maite dituztenek maite dituztela esan nahiko liekete, eta 'Asko Maite Zaitut' saioak horretan lagunduko die.

Horixe baita saioaren xedea: omenaldiaz ezer ez dakien omendua ezustean harrapatu eta bizitzako oparirik ederrenetakoa egitea. Maitasun aitortza xume eta eder bat. Eta helburu horrekin, saio honetako irudi asko kamera izkutuekin hartutakoak izango dira: leku estrategikoetan jarritako kamerekin edota eguneroko objektuetan jarrita dauden kameratxoekin; betaurreko batzuetan edota boligrafo batean jarritakoekin, adibidez.

'Herri Txiki, Infernu Handi' programaren partez, igande iluntzetan, Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat egindako 'Asko Maite Zaitut' izango da ikusgai datorren igandetik aurrera.

Gorosti Txopitea lekeitiarra omentzen hasiko gara

Gorosti Txopitea ama indartsu eta baikorra da. Horixe da, hain zuzen ere, bere ingurukoek 'Asko Maite Zaitut' saioko omenaldi hau egiteko eman duten arrazoia. Gorostiren semeak, Ronanek, distrofia muskularra dauka, sendabiderik ez daukan gaixotasun degeneratiboa. Bost urterekin jakin zuten Ronanen gaitzaren berri eta gaur egun 16 ditu. Urte hauetan guztietan Gorostik ez ditu baikortasuna eta irribarrea galdu, eta bera da inguruko guztiei aurrera egiteko indarra ematen diena.

Jarrera baikor horrez gainera, gure gizartean gaitz hori ezagutarazten egindako lana eta bere semearen ongizatea lortzeko egiten dituen ekimen guztiak eskertu nahi dizkiote bere ingurukoek. Ostaizka, Gorostiren lagun mina; Aitziber koinata; Jontxu lehengusua, eta Ane eta Amaia, Ronanen fisioterapeutak, izango ditu konplize Zuhaitz Gurrutxagak omenaldian.

Manolo Berasategi eta Migeltxo Iturrioz, Kaiarriba-Donostiarra arraun elkartean lanean aritzen diren boluntarioak

Egunero Kaiarriba-Donostiarra elkartean sartuta egoten dira Manolo Berasategi eta Migeltxo Iturrioz. Euren zereginetako bat trainerua Trintxerpetik Donostiako portura eramatea izan ohi da, arraunlariek entrenatu dezaten. Egunero ibiltzen dira entrenamenduetarako trainerua alde batetik bestera eramaten, eta asteburuetan estropadetarako traineruaren arduradunak dira. Biak dira taldeko zuzendaritzako kide.

Unai Elizasu eta Jon Sardon arraunlariek eskertuko diete euren lana talde osoaren izenean. Manoloren eta Migueltxoren senitarteko eta lagunen babesa izango dute horretarako.

 

arako.

 

arako.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)