Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Azkoitian eta Ordizian izango da gaur gauean 'Asko Maite Zaitut'

A.E.!EiTB

Luis Arregik jasoko du omenaldia Azkoitian eta Ordizian, berriz, Behijak eta Mari Josek.

Gaurko 'Asko Maite Zaitut' saioan Azkoitia eta Ordizia zeharkatuko dituzte.

Azkoitiko kasuan, omenaldia jasoko duena Luis Arregi izango da. 68 urteko azkoitiar honek bizitza osoa darama ahal duen guztiei laguntzen: odol emaileen elkartean bolondres, Azkoitiko Elikagai Bankuan laguntzaile... Laguntza behar duen edonori bere eskuzabaltasuna eskaintzen bizi den gizona da Luis. Omenaldi polita eta hunkigarria prestatu diote ingurukoek Luisi. Baina nola erreakzionatuko du?

Ordizian, berriz, Lejla eta Emina, jaiotzez bosniarrak diren bi ahizpek, bultzatuko dute omenaldia. Euren ama, Behija, eta eurentzat ama bezalakoa izan den Mari Jose izango dira omenaldiko protagonistak. Haurrak txikiak zirela ekarri zituen Behijak Euskal Herrira Balkanetako gerratik ihesi. Iritsi zirenetik laguntza handia jaso zuten Mari Joserengandik. Bosniako gerrako oroitzapenak eta Mari Josek eskainitako laguntza nolakoa izango den kontatuko dute. Omenaldian Bosniako familiak ere parte hartuko du.

Igande honetan, 22:00etatik aurrera, izango da ikusgai 'Asko Maite Zaitut' eitb.eus-en eta ETB1en.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)