Itxi

Aurkezpena

Josefina Oregiri esker ona adieraziko diote Larrabetzun

A.A. | EiTB

Mendekotasunen bat duten gaixoak hartzen dituen Manuene egoitzako langilea izan zen erretiroa hartu arte, eta makina bat pertsonari lagundu die han.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larrabetzuko Manuene egoitzan lan handia egindako Josefina Oregi omenduko du 'Asko Maite Zaitut' saioak. Mendekotasunen bat duten gaixoak hartzen ditu Manuenek, eta jende askori laguntzea tokatu zaio Josefinari bertan lanean eman dituen 30 urteetan.

1982an sortu zuen Osakidetzak Manuene egoitza, mendekotasunen bat duten gaixoei lagundu ahal izateko, eta drogekin arazoak izan dituztenak edo bestelako gaixotasun neurologikoren bat izan dutenak ere hartu dituzte han. Bertako sukaldari eta laguntzailea izan zen Josefina Oregi 30 urtez. Beti umore onean eta irribarre bat ahoan duela ibiltzen den emakumea izaki, asko lagundu die hango gaixoei bizitzako une txarrei aurre egiten. Zuhaitz Gurrutxagari kamera ezkutuan aitortuko dionez, "titulurik gabeko psikologoa" izan omen zen askotan.

Beti izan duen jarrera eta egindako lan guztia kontuan hartuta, egoitzan lankide izan zituen Tomas Ellakuriak eta Mikel Palaciosek Josefinari "eskerrik asko" eta "asko maite zaitut" esateko garaia dela iritzi diote. Horretarako, Josefinaren seme-alabak (Begoña eta Agustin) izango dituzte lagun, eta baita Josefinak etxekotzat duen lagun handi bat ere: Gontzal Mendibil.

Nola hartuko ote du Josefinak omenaldia? Susmatuko ote du zerbait aurretik?

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)