22:10ean
Eva Elexpuru lasartearra, 'Asko Maite Zaitut' saioaren protagonista, gaur
A.E.|EiTB
Bere bi alabek, lagunek eta lankideek omenaldi hunkigarria prestatu diote herriko plazan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eva Elexpuru izango da gaur 'Asko Maite Zaitut' saioko protagonista. 48 urteko lasartearra da Eva Elexpuru. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
Orain 6 urte bularreko minbizia atzeman zioten Evari lehendabizikoz. Hasieratik aurre egin zion gaixotasunari eta bere kemenari esker gainditzea lortu zuen. Garai hartan, gainera, gustuko lana aurkitu zuen Evak, besteei laguntzea izan baitu beti amets. Atzegin, Gipuzkoako adimen urriko pertsonen aldeko elkartean, lan egiten hasi zen Eva, elkartearen tutoretzapeko etxebizitza batean.
Orain bi urte, ordea, gaixotasuna birsortu zitzaion eta ebakuntza baten ostean bularra kendu egin behar izan zioten. Dena den, zorigaiztoari ausart eta alai egin dio aurre. Horregatik egin nahi diote omenaldia bere bi alabek: Julenek eta Labritek. Ibilbide latz horretan erakutsi duen indarra eta umore ona eskertu nahi dizkiote amari.
Horrez gainera, Aitor Rodriguez, Jasone Larrarte eta Miren Jone Oiarbide, Evaren Atzegiko lankide eta lagunak, elkarrizketatuko dituzte.
Eta azkenik, Evaren koadrilako lagunak: Juncal Perez, Rosa Apaolaza eta Igone Goienetxea. Evarekin egunero-egunero bidea urratzen aritu diren bitartean, hamaika negar eta algaren testigu.
Lasarteko plaza nagusian egingo diote alabek, lagunek eta lankideek Evari inondik inora espero ez duen omenaldia. Hori guztia jasotzeko, kameraz beteko dute tokia.
'Asko Maite Zaitut' saioa gaur izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en, 22:10ean.
10ean.