Itxi

ETB1en

Ibon Gaztañazpi Bergarako gaztetxean, 22:00etan, 'Auzolan' saioan

A.E. |EiTB

Leer en Castellano

Kartzela Zaharra berritzen arituko dira bertako partaide eta herritarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Auzolan' saioa Bergaran izango da gaur. Gaztetxeak autogestioan eta asanbladen bitartez antolatzen dira, hau da, auzolanean. Hori dela eta, aste honetan Ibon Gaztañazpik gaztetxe bat bisitatuko du: Bergarako Kartzela Zaharra.

Bere izenak esaten duen bezala, garai bateko Kartzela Zaharra da, historia handiko eraikina. Bertan Canovas del Castillo tiroz akabatu zuen Angiolillo anarkista italiarra exekutatu zuten. Gaztetxea, egun, bost eragile ezberdinez dago osatua: Bergarako gazte asanblada, haur eta guraso asanblada, Txapa irrati librea, Martxanterak bergarako feminista taldea eta Kopla Barik helduen bertso eskola.

Bertako partaideak eta Bergarako herritarrak auzolanean ibiliko dira, eszenatokia margotzen, sukaldea txukuntzen, erabilera ezberdinak dituzten zeldak txukuntzen eta margotzen,…

Amaitzeko, Garik auzolagun guztientzat paella handi bat prestatuko du, horrenbeste lan egin ostean bazkari on batekin agurtzeko. Tripa betetzen daudela aprobetxatuta, Ibonek espero ez duten sorpresa bat ere emango die.

'Auzolan' saioa igandeetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

s-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)