Albistegi berezia
Euskarak Iparraldean bizi duen egoerari buruz, 'Azpimarra+'n
A.H.
EITB
Datorren igandean ospatuko den Herri Urrats festaren harira.
Datorren igandean, maiatzaren 12n, Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen festa dela eta, gaur gaueko 'Azpimarra+' saioan euskara Iparraldean eta oro har, Iparraldeko egoera aztertuko dute. Maddalen Iriartek Frantxua Maitia, Paskal Indo, Maite Ubiria, Eguzki Urteaga, Eneko Bidegaian eta Frank Dolosor bilduko ditu solasaldi mahaiaren inguruan.
'Azpimarra+' gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB-1en.