23:15ean
Prozesu soberanistak aztergai, gaurko'Azpimarra+' saio berezian
A.H.
EITB
Anjel Oiarbide, Gure Esku Dago ekimenaren ordezkaria, eta Martin Aranburu, Katalunian bizi den politologoa, elkarrizketatuko ditu Maddalen Iriartek.
Alex Salmond politikari eskoziarrak Eskoziako independentziari buruz aurkeztuko duen 'liburu zuria' hizpide, Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu soberanisten egoera aztertuko dute 'Azpimarra+' albistegian. Horretarako, Maddalen Iriartek Anjel Oiarbide, Gure Esku Dago ekimenaren ordezkaria, eta Martin Aranburu, Katalunian bizi den politologoa, elkarrizketatuko ditu.
Bestalde, Denis Itxaso, Josune Ariztondo eta Zelai Nikolas solaskideek gaia landuko dute saioan, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomialariak egungo egoera ekonomikoa aztertuko dute.
'Azpimarra+' gaur gauean emitituko da, 23:10etik aurrera, ETB1en.