23:15ean
Iparraldeko udal hauteskundeak aztergai, 'Azpimarra+' berezian
A.H.
EITB
Maddalen Iriartek Allande Boutin eta Franck Dolosor kazetariak izango ditu gonbidatu, lehenengo itzuliaren datu eta emaitzei buruz hitz egiteko.
Gaur, 'Azpimarra+' albistegi bereziak Iparraldeko udal hauteskundeak hartuko ditu hizpide. Maddalen Iriartek Allande Boutin eta Franck Dolosor kazetariak izango ditu gonbidatu, eta hauteskundeen lehenengo itzuliaren datu eta emaitzak aztertuko ditu haiekin batera.
Horrez gain, Imanol Esnaola, Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Maite Ubiria kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira.
'Azpimarra+' gaur gauean emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB1en.