Itxi

23:15ean

Gure Esku Dago ekimenaz, gaurko 'Azpimarra+' saioan

A.H.

EITB

Maddalen Iriartek Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramailea eta Markel Arizmendi Gaindegiako lehendakaria elkarrizketatuko ditu.

Maddalen Iriarte, 'Azpimarra+' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Anjel Oiarbide Gure Esku Dago ekimenaren bozeramailea elkarrizketatuko du Maddalen Iriartek 'Azpimarra+' saioan. Giza kateak izan zuen babesa eta partaidetza handia eta eragin dituen erreakzio eta jarrera ezberdinak aztertuko ditu gonbidatuak. Horrez gain, Markel Arizmendi Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko lehendakaria ere izango da saioan.

Bestalde, Zelai Nikolas, Eguzki Urteaga, Jule Goikoetxea eta Imanol Esnaola kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Joseba Barandiaran adituak ere bere analisia egin eta iritziak emango ditu.

'Azpimarra+' gaur emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB1en.