Kargatzen...
Itxi

23:15ean ETB1en

Marian Beitialarrangoitiari elkarrizketa, 'Azpimarra+' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Arratsaldeko 'Azpimarra' saioak, gainera, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartuko du hizpide.

Gaur gauean, Maddalen Iriartek Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' albistegi berezian, eta solasaldian Arnaldo Otegiren hitzak aztertu eta ezker abertzalearen egungo egoera azalduko du. Horrez gain, Pedro Sanchezen inbestidura saioaren porrotaren ostean, Madrilen emango diren hurrengo pauso politikoak aztertuko ditu.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, Larraitz Ugarte, Eider Alkorta eta Zelai Nikolas kolaboratzaileak eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomia adituak bilduko dira, egun eguneko gaiak aztertzeko asmoz. Saioa 23:15etik aurrera izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Arratsaldeko 'Azpimarra' saioak, gainera, solasaldi berezia eskainiko du, eta Agurtzane Ormatza-Imaz sexologo eta psikologo klinikoa, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Ana Galarraga Elhuyarreko langilea eta Garbiñe Biurrun epailea izango ditu solaskide. Besteak beste, emakumeen kontrako indarkeriaz, emakumearen lan egoeraz eta lan esparru ezberdinetan emakumeek duten presentziaz arituko dira.

Saioaren bigarren partean, berriz, Alizia Aleman, Estitxu Garai eta Nerea Zarandona bilduko dira mahaiaren inguruan solasean.

Saioa astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 16:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

Informazio gehiago (1)