Itxi

22:15ean

'Bago!az elkarrekin!' berezia, gaur gauean

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

'Go!azen'eko aktoreen bisita izango dute Zuriñe Hidalgok eta lehiakideek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'Bago!az' saioa berezia izango da. 'Bago!az elkarrekin!' izenburupean, Zuriñe Hidalgok eta lehiakideek orain arteko saioen errepasoa egingo dute.

Orain arteko emanaldi eta une onenak ikusiko dituzte elkarrekin. Lehiakide guztiak batera izango dira lehen aldiz, bizitako uneak gogoratzeko: emozioak, abestiak, koreografiak, negarrak eta barreak izango dira. Halaber, orain arte ikusi gabeko irudiak erakutsiko dituzte. Kamera atzean gertatzen diren txutxu-mutxuak, lehiakideen arteko harremanak eta ospetsuen sekretuak.

'Bago!az' 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

p>

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)