Itxi

21:00etan

'Bago!az'eko lehiakideak aurkeztuko dituzte, gaur, 'Go!azen, Road to Bago!az'en

A.E.|EiTB

'Bago!az' saioaren bigarren edizioa otsailaren 21ean hasiko da eta ostiraleko saioan 'Go!azen'eko aktoreek eta 'Bago!azeko' coach-ek bertako partaideak aurkeztuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Go!azen, Road to Bago!az' (21:00etan) saio berezian, 'Bago!az' lehiaketan parte hartuko duten abeslariak aurkeztu eta ezagutuko ditugu 'Go!azen'eko aktoreen eta 'Bago!az'eko coach-en eskutik. Horrela, lehiakideak 'Go!azen'eko Iholdi Beristain (Naia), Sara Nieto (Lore), Asier Burguete (Markel), Miren Arrieta (Ane), Nerea Mazo (Nikole) eta Inma Fernandezekin (Desi) arituko dira hizketan eta kantan hainbat leku eta egoeratan. Halaber, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi eta Iker Villa coach-ak eta Zuriñe Hidalgo aurkezlea tartean ibiliko dira, lehiakideei sorpresak emanez eta beraiekin hitz egiten eta abesten.

Guztira 60 minutu izango ditu saioak eta bertan, 'Bago!az'en parte hartuko duten lehiakideek aurtengo 'Go!azen'eko abesti batzuk errepasatuko dituzte, bere ametsak eta beldurrak zeintzuk diren azalduko dute, eta datorren asteazkenean, otsailaren 21ean, hasiko den saiorako prestatzen hasiko dira. Azkenean, joan zen urtean Iholdi Beristainekin gertatu moduan, lehiakide hauetako bat -saioa irabaziko duena- 'Go!azen'eko denboraldi berriko protagonistetako bat bilakatuko da.

Aurten 'Bago!az'en 32 lehiakide arituko dira nor baino nor gehiago epai-mahai berezi eta sonatuaren aurrean. Elkar lehian arituko dira partaide hauek oholtza gainean, eta bakoitzak ospetsu bat izango du bikotekide. Iaz egon ziren Anjel Alkain, Karmele Larrinaga, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi eta Alex Sardui izango dituzte lagun lehiakideek, eta horiekin batera, epaile berri bat: Revolta Permanent taldeko Iker Villa. Orobat, taldea osatzeko 'Go!azen' telesaileko aktore baten bisita izango dute astero coach eta epaile lanak egiteko.

Ez ezazu galdu 'Go!azen, Road to Bago!az', gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)