Itxi

21:00etan

Zortzi lehiakide berri, gaur gauean, 'Bago!az' saioan

EITB

Leer en Castellano

Sekulako ikuskizunak eskainiko dituzte: Europe, Sia, Adele, Nerabe eta Berri Txarrak taldeen abestiak izango dira entzungai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Bago!az' saioak ikuskizun bikaina eskainiko du gaur, asteazkeneko saioaren errepikapenean. Zortzi lehiakide berri arituko dira nor baino nor gehiago epaimahai berezi eta sonatuaren aurrean. Gogor saiatuko dira, izan ere, lauk bakarrik izango dute lehiaketan jarraitzeko aukera. Oholtza gainean lehian arituko dira, eta bakoitzak ospetsu bat izango du bikotekide.

Iaz egon ziren Anjel Alkain, Karmele Larrinaga, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi eta Alex Sardui izango dituzte lagun lehiakideek, eta Revolta Permanent taldeko Iker Villa arituko da horiekin batera. Gainera, aste honetan, Ainhoa Larrañaga 'Go!azen' telesaileko Eli izango dute gonbidatu berezi.

Sekulako ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek 'Bago!az' saioaren bigarren atal honetan. Besteak beste, Europe, Sia, Adele, Nerabe eta Berri Txarrak taldeen abestiak izango dira entzungai.

'Bago!az' saioa asteazkenetan, 22:30ean, eta ostiraletan, 21:00etan, izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)