21:00etan
Miren Arrieta, gaur gauean, 'Bago!az' saioan
EiTB
Bost gazte gelditzen dira lehian 'Go!azen' telesailerako aktorea bilatzen duen saio honetan.
Gero eta gertuago dago 'Bago!az' saioko final handia. 32 lehiakide hasi ziren eta bost gazte soilik arituko dira lehian gaurko atalean. Oraingoan, gainera, Miren Arrieta, 'Go!azen'eko Ane, izango da epaile gonbidatua.
Miren Arrietak Beñat Arizabaletarekin batera abestuko du atal honetan. Amy Winehouseren 'Valerie' aukeratu du 'Go!azen'eko aktoreak emanaldi honetarako. Bigarren bikotea Andoni Ollokiegik eta Maria Amolategik osatuko dute eta Gatibu taldearen 'Urepel' oholtzaratuko dute. Zer irudituko ote zaio Alex Sarduiri?
Udara Diez eta Karmele Larrinaga Madonnaren lekuan jarriko dira. Honek egin zuen Eva Peronen antzezpena egiten saiatuko dira 'Don't cry Argentina' abestuz.
Irati Moralesi ingelesez abestea egokituko zaio azkenean, eta, gainera, dantzan jarriko du Ylenia Baglettok Ariadna Granderen 'One last time' kantarekin.
Azken lehiakideak, Maria Redondok immunitatea izango du aste honetan, aurrekoan irabazlea izan baitzen. Orain arte ikusi ez dugun estilo batean kantatzen ikusiko dugu; 'Eperrak' abestuko baitu Xabier Saldiasekin.
Gainerako hiru epaimahaikideek, Iker Villak, Alex Sarduik eta Anjel Alkainek, ikuskizun berezia eskainiko dute. Dantzan eta barre-algara batean jarriko dute plato osoa.
'Bago!az' talent show lehiaketa asteazkenetan (22:30) eta ostiraletan (21:00) izan ohi da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en. Horrez gainera, orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai osorik.