Kargatzen...
Itxi

21:30ean

'Bago!az'en final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Leer en Castellano

21:30ean hasiko da ostiralean saioa. Udara Diez, Andoni Ollokiegi eta Maria Redondo finalistek eurek aukeratutako abestiak eskainiko dituzte.

Hiru finalistak

Gaur gauean, 'Bago!az'en final handia eskainiko da. Oraingoan 21:30ean hasiko da emisioa ETB1en eta eitb.eus-en.

Abentura hau hasi zuten 32 lehiakideetatik hiru baino ez dira geratzen: Udara Diez, Andoni Ollokiegi eta Maria Redondo. Finalistek eurek aukeratutako abestiekin erakutsiko dute barruan duten artista, 'Go!azen' telesaileko aktore berria bihurtzeko borrokan.

Emozioak gori-gorian jarriko dituen gau honetan bi fase egongo dira: hirurak lehiatuko dira lehenengo, eta bi onenek 'Bago!az'en azken dueluan neurtuko dituzte indarrak.

Horrez gain, talent show honen lehen denboraldiko irabazlea, Iholdi Beristain ('Go!azen'eko Naia), programan egongo da, eta ondo pasatzeko tartea ere izango dute epaimahaikideen ikuskizunekin. Neskek Bar Coyote filmeko 'One way or another' kantatuko dute; mutilek, The Ramones taldearen 'Hey ho, let's go' kantaren bertsio euskaratua.

Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)