Itxi

Talent Showa

Aritz Mendiola, gaur gaueko 'BaGo!az'en

EiTB

Ostiralero bezala, 21:00etan hasiko da asteko bigarren emanaldia, etxeko txikienei zuzenduta. Arnatz Alvarez eta Noelia Calvoren arteko dueluarekin hasiko da saioa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aritz Mendiola, 'Go!azen' telesaileko Gari, izango dugu coach gisa gonbidatu gaur gauean 'BaGo!az' lehiaketan. Ostiralero bezala, 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Itziarren Semeak taldearen 'Zer den bizitza' kantatuz sartuko dira parte-hartzaile guztiak bosgarren saio honetan, eta, segidan, Arnatz Alvarez eta Noelia Calvoren arteko duelua ikusiko dugu. Noelia izan zen aurreko atalean boto gutxien jaso zuen lehiakidea, eta Arnatz, aldiz, Andoni Ollokiegik aukeratutako "ollokia".

Emanaldiak etorriko dira ondoren. Aste honetan, besteak beste, Pink, Avicii, Itoiz eta Rag'N'Bone talde eta bakarlarien kantak entzungo ditugu.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)