Itxi

Finalera begira

Andrea, Eider eta Dánae pasa dira 'BaGo!az'eko finalera

Agurtzane Aramendi

Leer en Castellano

Iker agurtu ondoren, hiru neska hauetako bat izango da 'Go!azen' telesaileko aktoreetako bat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'BaGo!az' talent show lehiaketa ari da amaierara iristen. Hiru neska pasa dira finalera hirugarren edizio honetan: Eibarko Andrea Garcia, Zornotzako Eider Etxeandia eta Irungo Dánae Riaño. Hiruretako bat izango da 'Go!azen' telesaileko hurrengo denboraldiko aktoreetako bat.

Hamabost hautagaik hasi zuten otsailean lehiaketa honen hirugarren edizioa: 7 lehiakidek eta 8 "olloki"k. Hamabi saioren ondoren, hiru dira finalera iritsi direnak, baina bidean talentu handiko gazteak gelditu dira, esate baterako, Iker Gutierrez, finalaurrekoan agur esan digun lazkaotarra. Musikari aparta dela erakutsi du aste hauetan guztietan. Hirugarren saioan, adibidez, bera izan puntu gehien eskuratu zituena. Agurrean, berriz, plato osoa hunkitu du Ikerrek.

Finalistak

Andrea Garcia eibartarra izan zen 2019 honetako lehen irabazlea. Iker Villaren laguntzarekin, abestu zuen lehen egun hartan eta platoa poltsikoan sartu zuten. Ondoren, beste bi aldiz ere eskuratu ditu puntu gehien: bigarren saioan, Britney Spearsen Baby one more time kantarekin, eta seigarren saioan, Maria Redondorekin batera, Demi Lovatoren Stone Cold abestu zuenean.

Eider Etxeandia zornotzarrak ere lehiakide bikaina dela erakutsi du hasieratik. Oso lehiaketa orekatua egin du eta ia beti egon da puntu gehien atera dituztenen artean. Laugarren atalean, gainera, irabazlea bera izan zen. Sekulakoa izan zen egun hartan Anjel Alkainekin batera eman zuen ikuskizuna Barbie girl abestuz. Horrez gainera, aipatzekoa da, baita ere, Alex Sarduirekin eta Andoni Ollokiegirekin batera, Berriz min hau nola abestu zuten.

Irungo Dánae Riaño, berriz, "olloki" izaten hasi zen. Zazpigarren atalean Aitzol Barbariasen kontrako duelua irabazi zuen eta horrela sartu zen lehian. Baina ondoren ez du denborarik galdu; lau aldiz izan baita saioko irabazle: Alex Sarduirekin Rapunzelen paperean sartu ondoren, Yleniarekin Lady Gagarena egin zuenean, Maria Amolategirekin If I ain’t got you¿ abestutakoan eta, finalaurrekoan, Nerea Gorritirekin Whitney Houstonen I have nothing¿ kantatu ondoren.

Oholtza gainean bikainak dira hirurak eta lan handia egiten ari dira, beraz, finala ere orekatua izango dela aurreikusten da. Hurrengo ostiralean, maiatzaren 31n, jakingo dugu nor izango den irabazlea eta, beraz, "Go!azen" telesaileko aktore berria.

Bideoak (1)