Itxi

22:30ean

Ane Gabarain, Itziar Ituño eta Joseba Apaolaza, gaur gauean, "Barre Librea"n

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Goraneren familia ezagutzeko aukera izango dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ane Gabarain, Itziar Ituño eta Joseba Apaolaza izango dituzte gonbidatu Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak "Barre Librea" saioan, gaur gauean. Bakarrizketetan, besteak beste, "hater"ak, deseskalatzea eta euskaldun berriak izango dituzte hizpide.  

Halaber, Goraneren familia ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek: Xuban, aita, eta Agurtzane, ama. Horiez gain, Virginiaren eta Jose Manuelen beste pasarte bat ere eskainiko du saioak.

"Barre Librea" ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)