Itxi

22:00etan

'Baserri eta Txankarra' lekeitiar jubilatuak, gaur, Donostian

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Arrantzale izandako bi gizon hauek Donostiako lekurik ezagunenak ezagutu eta luxuzko egonaldia egingo dute Gipuzkoako hiriburuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pasa den astean Bilbon izan ondoren, gero eta ezagunagoak diren Manu Zatika Baserri eta Daniel Robles Txankarra arrantzale jubilatuei Donostiako txoko ikusgarrienak bisitatzeko ordua iritsiko zaie. Txankarraren koinatuak, oraingoan ere, hainbat ekintza prestatu dizkie bikote lekeitiarrari Gipuzkoako hiriburuko erakargarritasunez aberatsen moduan goza dezaten. Eta arrantzaleak zireneko estutasunen ordainez, esne-mamitan egongo dira.

Igandeko saio honetan, inoiz bete ezin izan dituzten esperientziak biziko dituzte Baserrik eta Txankarrak. Donostiako luxu handieneko hotelean ostatu hartu eta gosaldu ondoren, Aquariuma bisitatu eta bertako marrazoekin igeri egiteko aukera eskainiko zaie.

Ondoren, 1974an Txankarraren eztei-bidaiaren helmuga izandako Igeldoko jolas-parkera joan eta suitzar mendira eta ibai misteriotsura igoko dira. Igeldoko jolas-parkeko tramankulu eta jolasez gain, beldur eta zalantza guztiei aurre egingo diete eta Miramon inguruan dabilen gidaririk gabeko autobus batera igotzera ere ausartuko dira.

Alde Zaharreko Astelehena jatetxean bapo bazkaldu eta gero, hankaz gora jarriko dituzte La Perla bainuetxeko instalazioak eta langileak. Nahikoa lokatz izango al dute bainuetxean Baserri eta Txankarraren sorbalda zabal eta mardulak behar bezalako masajearekin erlaxatzeko?

Bi jubilatu lekeitiarren abenturak hasi baino ez dira egin, Bilbo eta Donostian izan ondoren, hainbat istorio geratuko zaizkie oraindik bizitzeko.

'Baserri eta Txankarra' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

strong>

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)