Audientziak
"Baserria" saioaren estreinaldia, euskaldunen artean nagusi % 13,3ko kuotarekin
EITB MEDIA
Klaudio Landak aurkeztutako saio berriak 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Igandean, urtarrilak 10, "Baserria" saio berria estreinatu zen ETB1en. Klaudio Landak gidatutako lehiaketa berriak % 5,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 13,3ko kuotarekin.
Halaber, saioak 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Horrez gain, eitb.eus atarian ere harrera ona izan zuen, 5.500 erabiltzailetik gora konektatu ziren, oro har, eta 20.000 orrialde ikusi izan zituen "Baserria" saioko webguneak. Ikusmin gehien lortu duten lehiakideak aldiz, Maitane, Axun eta Xegone dira.
Bigarren atala, igandean, urtarrilak 17, izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.