EKIMEN UGARI APP-AN
Eskuratu "Baserria"ren appa eta ikusi atal guztien aurrerapen esklusiboak!
EITB Media
Mugikorrerako aplikazio berrian atal bakoitzaren lehen 10 minutuak izango dira ikusgai ostiralero. Bestalde, asteko baserritar onena eta kaletar onena aukeratu daitezke bertan.
Hasi da "Baserria" saio arrakastatsuaren bigarren denboraldia, eta eduki esklusiboak aurkituko dituzu saioaren aplikazioan. Ostiralero, asteko saioaren lehen 10 minutuak izango dira ikusgai bertan, esklusiban.
Baserritar onena eta kaletar onena
Gainera, appan asteko baserritar eta kaletar onenak aukeratu ahalko ditugu. Asteartero, debatean emango dugu emaitzen berri eta webgunean ere ikusgai egongo da rankinga. Aukera hau igande honetako atala bukatzean jarriko dugu martxan. Adi!
Bestalde, besteak beste, bideoak, lehiakideen txokoa, lehiaketak eta inkestak izango dira ikusgai. Dagoeneko martxan dago app berria, eta lehenik bertan aurkeztu zituzten denboraldi berriko lehiakideak.
Horrekin batera, parte hartzeko ekimen gehiago aktibatuko ditugu igandero appan, behin saioa amaituta. Baserria Quiz lehiaketa igandetik igandera martxan jarri dugun galdeketa izango da, eta atalarekin eta baserri munduarekin zerikusia duten galderak ikusiko ditugu. Baserrizaleen Hitza atalean, berriz, erabiltzaileek aukeratuko dute zein izango den aste horretako kanporatuei egingo dieten galdera edo proba, eta "Baserria Zuzenean" debatean argituko da asteartero. Horrez gain, lehiakideen arteko challenge edo erronka bereziak ikusiko ditugu saiotik kanpo ere, eta horiek guztiak APP berrian egongo dira.
"Baserria" app berria dagoeneko eskuragarri dago Play Storen eta App Storen.
"Baserria" app berria
"Baserria Chatbot" joko interaktiboa
Aurten, berrikuntza bezala, "Baserria Chatbot"a izango dugu, programaren jarraitzaileek Facebook eta Instagramen jokatu ahal izango duten joko digital interaktiboa. Joko digital honi esker, programaren zaleak "Baserria" saioaren unibertsoan murgildu ahal izango dira programaren partaide birtual bezala, eta puntu gehien lortzen duten jarraitzaileek programarekin eta baserriaren munduarekin lotutako sariak irabazi ahal izango dituzte. Hau ere igandeko programaren ostean aktibatuko dugu saioaren sareetan.
Orain arte bezala, saioak webgune propioa izango du eitb.eus-en: eitb.eus/baserria. Saioaren inguruko informazio guztia izango da eskuragai bertan: lehiakideak, albisteak, bideoak, argazkiak, atalak osorik… Gainera, saioaren atal guztiak ikusgai izango dira, noiznahi eta nonahi, EITB Nahieran plataforman. EITBren YouTube kanalean ere "Baserria" saioaren edukiak argitaratuko dira, tartean astearteetako eztabaida-saioak.
Sare sozialei dagokienez, presentzia are handiagoa izango du saioaren 2. denboraldi honek. Facebooken (facebook.com/baserriaeitb) eta Twitterren (@baserriaEITB) edukiak partekatuko dira, eta, nobedade gisa, Tik Token kontua (tiktok.com/@baserriaeitb) ere izango du programak. Bertan, lehiakideek beraiek grabatutako bideoak ikusteko aukera izango da.
Halaber, eztabaida-saioen aurretik, InstaLive bat egingo da (instagram.com/baserria_eitb kontuan), eta bi Twitch emanaldi ere izango ditu denboraldi honek EITBtwitch kanalean: igandean, denboraldi berriaren estreinaldian, eta final handian.