22:15ean
Sei bikote lehian, gaur gauean, "Baserria" saioko bederatzigarren atalean
EITB Media
Lau bikote talde urdinekoak dira eta beste biak, berriz, talde gorrikoak. Talde bakoitzak, baina, hiru bikote behar ditu. Zer gertatuko da orain? Bigarren edizio honetako desafio probarik polemikoena izan daitekeena ikusiko dugu aste honetako programan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Baserria" saioko bederatzigarren atala izango da ikusgai gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Talde gorriak Maider eta Telmo galdu ostean, sei bikote geratzen dira lehian: lau talde urdinekoak dira, eta bi bakarrik talde gorrikoak. Auzolan proba egin ahal izateko, baina, talde bakoitzean hiru bikote behar dituzte. Zer gertatuko da orain? Gertaera berri batek gauzak aldatu egingo ditu "Baserria" realityaren atal berrian.
'Baserria' saioaren hurrengo atalaren aurrerapen irudia
Gainera, bigarren edizio honetako desafio probarik polemikoena izan daitekeenari egin beharko diote aurre, eta proba horrek zeresan handia emango du. Kalera jaitsi edo baserrian geratu? Berriz ere hori dute jokoan. 3,2,1... Lanera.
"Baserria" lehiaketako atal berria, igandean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria
"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial