Kargatzen...
Itxi

22:30ean

"Baserria" lehiaketaren bigarren edizioko final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Urki-Lucia, Asier-Tania eta Edurne-Goiko nor baino nor gehiago arituko dira lehian, 6.000 euroko saria irabazteko. Finala bi zatitan banatuko da eta, nola ez, traktoreak toki berezia izango du. Twitch emanaldi berezia izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iritsi da egiaren ordua. Gaur, abenduak 12, jokatuko da "Baserria" lehiaketaren bigarren edizio honetako final handia, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Klaudio Landak gidatutako realityak 12 baserritar eta 12 kaletar elkartu zituen baserri batean eta, asteotan zehar bizi izan dugun elkarbizitzaren, auzolan frogen eta desafioen ostean, hiru bikote iritsi dira finalera: Urki-Lucia, Asier-Tania eta Edurne-Goiko. Igande honetako azken atalean nor baino nor gehiago arituko dira lehian, irabazleen txapela eta 6.000 euroko saria lortzeko.

Finala bi zatitan banatuko da, eta lehenengo fasea amaitzean bikoteetako bat kanporatua izango da.

Lehia handi batek behar dituen elementu guztiak izango ditu azken honek ere; eta, jakina, programan ikono bihurtu den traktoreak toki berezia izango du.

Igandean jakingo dugu "Baserria" saioaren bigarren edizio honetako irabazleak nortzuk diren. 3,2,1… Lanera!!!

Twitch emanaldi berezia, finalaz gozatzeko

Finala, gainera, zuzenean jarraitu eta komentatuko dute EITBren Twitch kanalean, edizio honetako lehen atalaren estreinaldian bezala. Jon Fernandezek gidatuko du zuzenekoa, eta Alex Padilla eta Amaia Barandiaran izango dira oraingoan ere bertan. 21:30etik aurrera izango da, twitch.tv/eitbtwitch kanalean. Momentu onenen errepasoarekin hasiko dira eta, zuzeneko konexioak eta sorpresaren bat ere izango dute final handia abiatu aurretik. Ondoren, 22:30etik aurrera, saioa komentutako dute; eta, behin atala bukatuta, bizitako guztiaren analisia eta azken iruzkinak egingo dituzte.

Nola ez, webgunean, appan eta sareetan ere gertuko jarraipena egingo diote igandeko emanaldiari.

"Baserria" webgunea eta appa:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebook: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial

Baserritar eta kaletar onenaren saria, astearteko "Baserria Zuzenean" programan

Igande honetako final handiarekin, baina, ez da bukatuko aurtengo abentura. Izan ere, asteartean, hilak 14, "Baserria Zuzenean" platoko saio berezia egingo da, eta bertan emango du jakitera Klaudio Landak nortzuk diren aurten baserritar eta kaletar onenak publikoaren iritziz. 1.000 euroko saria dago jokoan, 500 irabazle bakoitzarentzat. Saioaren appan eta webgunean bozkatu daiteke.

Bideoak (3)

Informazio gehiago (3)