Itxi

1.000 euroko saria jaso dute

Jokin eta Ainhize, "Baserria" saioaren bigarren edizioko baserritarrik eta kaletarrik onenak

EITB Media

Leer en Castellano

Ainhize finalaren atarian gelditu zen, eta Jokin bosgarren postuan gelditu zen Andrea bikotearekin batera. Jokinek baserritarren botoen % 48a jaso du; Ainhizek, kaletarren botoen % 38a.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jokin Urretabizkaia eta Ainhize Azpiazu dira, "Baserria"ren ikus-entzuleen ustez, saioaren bigarren edizioko baserritarrik eta kaletarrik onenak, hurrenez hurren. Ainhizek finalaren atarian esan zuen agur Petaturekin batera, eta laugarren postuan gelditu zen bikoterik indartsuenetakoa. Jokin lehia irabazteko faboritoetako bat zen, baina bosgarren postuan gelditu zen Andrearekin batera. Bietako batek ere ez zuen finalera iristerik lortu, baina, ikusleen gogokoenak izatea lortu dute. 1.000 euroko txekea jaso dute bien artean banatzeko; beraz, 500 euro bakoitzarentzat.

Baserritarren artean, botoen % 38a jaso du Jokinek. Bigarrena Asier izan da, % 21arekin. Zerrendak horrela jarraitzen du: Edurne (% 9), Izaskun (% 8), Urki (% 3), Petatu (% 3), Maider (% 2), Bidane (% 2), Unai (% 2), Aitziber (% 2), Miren (% 0) eta Zigor (% 0).

Kaletarren artean, aldiz, botoen % 38a jaso du Ainhizek. Bigarrena Naiara izan da, % 21arekin. Zerrendak horrela jarraitzen du: Goiko (% 16), Lucia (% 11), Tania (% 4), Andrea (% 4), Iñigo (% 3), Sveta (% 1), Marko (% 1), Telmo (% 1), Camilo (% 0) eta Eneko (% 0).

Lacor saria

Bestalde, lehiakide gogokoenaren alde bozkatu dutenen lagun guztien artean egindako zozketan Ibane Irazabal Arrasatearra izan da irabazlea, eta Lacor etxearen eltze elektriko programagarria eta errezeta-liburua eraman ditu.

Bideoak (7)

Informazio gehiago (2)