22:25ean
Erdi Aroko bando-gerren inguruan, gaur, 'Baskoniako Historia Bat'en
EiTB
Alberto Santanak euskal gizartea bitan banatu zuten bandoen gerra odoltsuen arrazoiak aztertuko ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erdi Aroko azken urteetan, Euskal Herriko bi familia boteretsuenak bi bandotan antolatu ziren: oinaztarrak eta ganboatarrak. Errukirik gabe eraso zioten elkarri, min eta kalte handiena eragiteko asmoarekin, eta euskal gizartea bitan banatzea lortu zuten.
Gaur, 'Baskoniako Historia Bat' saioan, bortizkeria horren arrazoiak aztertuko dituzte, eta Erdi Aroko udazken odoltsu hartan gertatutakoak azaldu. Alberto Santanerekin batera, Jon Andoni Fernandez de Larrea, Jose Ramon Diaz de Durana eta Juan Manuel Gonzalez Cembellín historialariek ere hartuko dute parte saioan.
'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.
en.