22:30ean
'Sorginen ordua', gaur gauean, 'Una historia de Vasconia' saioan
EITB
Alberto Santana historialariak euskal sorginen kondairen atzean dagoen benetako istorioa azalduko du.
Duela 400 urte, sorgin-ehiza bortitza egon zen Euskal Herrian, eta, histeria kolektiboak bultzatuta, gure lurraldea Europa osoan ezagun egin zen Sorginen herrialdea bezala.
Gaurko 'Una historia de Vasconia' saioak, ordea, euskal sorginen inguruan sortutako kondaira ilun hauen atzean dagoen benetako istorioa argituko du. Nortzuk ziren sorgin haiek? Zergatik jazarri eta ehizatu zituzten? Akelarreak egin al ziren?
Galdera horien guztien erantzuna ematen ahaleginduko da Alberto Santana historialaria, gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n.
n.