22:30ean
Euskaldunak eta iraultza, gaur, 'Una historia de Vasconia' saioan
EITB
Frantziako Iraultzak Baskoniako gizarte tradizionalean izan zuen eragina aztertuko du Alberto Santana historialariak aurkezten duen saioak.
1793an, Frantziako eta Nafarroako erregea, Luis XVI.a, gillotinan hil zuten Parisen. Iraultzak ezusteko bonba batek bezala egin zuen eztanda euskal gizartearen bihotzean, eta betiko aldatu zuen gure historiaren norabidea. Gaueko 'Una historia de Vasconia' saioak euskaldunek Frantziako Iraultza nola bizi izan zuten aztertuko du, eta, bereziki, garai hartako Baskoniako mundu tradizionalean iraultza horrek izan zuen eragina azalduko du Alberto Santana historialariak.
'Una historia de Vasconia' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.
p>