Itxi

Gaur, 22:30ean

'Eliza handiak, bekatu handiak', 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EITB

Leer en Castellano

XIV eta XVI. mende arteko euskal arte gotikoa aztertuko du Alberto Santana historialariak aurkezten duen saioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat' saioak Eliza handiak, bekatu handiak atala eskainiko du ETB1en. Euskal Herriko tenplu eta katedral gotikoek garai bateko bandoen arteko borroka eta Estatuen arteko gatazketan dutela jatorria erakutsiko du Alberto Santanak gidatzen duen saioak. Gizarteak garai haietan zuen nahasmenduaren ondorio izan ziren. Nola liteke biolentziazko eta odolezko kaos haren erdian hainbesteko edertasuna eta bikaintasuna sortzea?

Saioak irudietan erakutsiko ditu XIV eta XVI. mende arteko euskal arte gotikoaren adierazpenik onenak, eta garai hartan sortu ziren tenplu, eliza eta katedralen atzean dauden sustatzaileen handinahiak, arrakastak eta miseriak emango ditu ezagutzera. Eraikin haien atzean, giza miseria zegoen. Errege zalantzati eta arriskutsuek, noble adultero eta parrizidek, merkatari diruzale eta handikiek, elizgizon sofistikatu eta intelektualek... dirutza handiak eman zituzten euren bekatuak publikoki garbitu eta azken epaiketaren egunean Jainkoaren zigorraz libratzeko.

'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)