22:30ean, ETB1en
Euskal karlismoaren garaipena eta erorialdia, gaur, 'Baskoniako Historia Bat' saioan
EiTB
Alberto Santana historialariak gidatuta, Gerra Zibilean eta gerraosteko garaian euskal karlismoak izan zuen papera azalduko du saioak 22:30ean hasita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gaueko 'Baskoniako Historia bat' saioak Gerra Zibilean eta gerraosteko garaian euskal karlismoak izan zuen papera aztertuko du eitb.eus-en eta ETB1en, 22:30ean hasita.
Karlismoa mugimundu politiko indartsua izan zen, eta bi gerra zibil odoltsu eragin zituen XIX. mendean. Nahiz eta gatazka horiek amaitu, hiriko gizarte industrializatuaren ateismoaren aurrean, pentsamendu katoliko tradizionalaren gordeleku izaten jarraitu zuen XX. mende hasieran. Karlistek landa eremuko bizitza eta balore tradizionalak defendatzen zituzten, eta paramilitar monarkikoak ziren.
Boterea berreskuratzeko aukera bezala ikusi zuten 1936ko estatu-kolpea, eta karlismoa koartada popular bihurtu zen Mugimendu Nazionalarekin bat egiteko. Bost urte aurretik, tradizionalistek Euskadiko eta Nafarroako estatutuak defendatu zituzten arren, Gerra Zilbila hasi zenean, Jose Antonio Aguirre Lehendakaritzatik botatzeko erasoetan parte hartu zuten. Gainera, altxamendu nazionalak lagunduta, karlismoaren ametsetako bat lortu zen: Bilbo "hiri gorrotagarria" konkistatzea.
Garaipen horrek, baina, denborarekin, karlismoa desagertzea ekarri zuen. Gerra Zibila amaitutakoan, Francok tradizionalistak eta Falangistak batu zituen JONS talde handi eta bateratua sortzeko asmoz. Etsai beraren kontrako borrokak batu zituen biak, baina, etsaia garaitu ondoren, agerian geratu ziren bien arteko ezberdintasunak. Horren adibidea da 1942an Begoñatik atera ziren txapelgorriek jasandako bonba erasoa.
Osteguneko saioak naturaren kontrako aliantza estrategikoak nola sortu ziren azalduko du.