Itxi

22:30ean

"Baskoniako Historia Bat" saioaren azken atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

'Morts pour la patrie' atalak Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zituen ondorioak aztertuko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lehen Mundu Gerraren mendeurrena betetzen den honetan, nazioarteko gatazka honek Euskal Herrian izan zituen ondorioak aztertuko ditu "Baskoniako Historia bat" saioaren azken atalak, gaur gauean.

Iparraldean, milaka pertsonek Pau eta Baionako batailoietan parte hartu zuten eta horien artean, 6.000 euskal gaztetik gora euren bizitza "pour la Patrie" eman zuten. Ipar Euskal Herriko herritarren historian biktima gehien utzi zituen gerra izan zen.

Bestalde, euskal desertore eta kontzientzia-objektore ugarik mugaren beste aldera ihes egin zuten kontrabandisten ohiko bideetatik, armadako derrigorrezko izen-ematea ekiditeko.

Aditu batzuk bat datoz Lehen Mundu Gerra Ipar Euskal Herriko euskaldunak estatu frantsesean integratzeko faktore nagusia izan zela. Alberto Santanak gidatutako saioak azalduko du nola uztartu zen sentimendu abertzale "frantses" berri hori eta garai hartan Iparraldean hedatzen hasia zen euskal nazionalismo hasiberriaren lehen urratsak aztertuko ditu.

Hegoaldeak ere Gerra Handian parte hartu zuen. Alde batetik, berrehun bat soldadu boluntario bidali zituen borrokara, eta bestetik, industria baliabide eta hornidurak saldu zizkien gatazkan parte hartu zuten potentzia garrantzitsuenei. Bizkaiko oligarkia handiak bere mozkin eta irabaziak bikoiztu zituen Gerra Handian eta nazioarteko merkatuan, Bizkaiko ontzigintza eta burdingintzaren tokia aldarrikatu zuen.

"Baskoniako Historia Bat" saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)