Itxi

22:30ean

Euskal herritarrak mendebalde urrunean, gaur gauean "Baskoniako Historia Bat" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Atal horrek Ipar Amerikako mendebaldeko euskal migrazioa izango du ardatz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astearte honetan, abuztuak 30, Ipar Amerikako mendebaldeko euskal migrazioa izango dute hizpide "Baskoniako Historia Bat" saioan.

XIX. mendea, Amerikako hispaniar kolonien independentziaren ondoren, aro garaikideko emigrazio handien mendea izan zen, eta, kalkuluen arabera, euskal herritarren % 20k betiko utzi zuen sorterria. Euskaldun batzuek rol nabarmena izan zuten Espainiako inperioko lurralde oso pobre, urrun eta ia jenderik gabekotzat jotzen zenaren esplorazioan, kolonizazioan eta kontrolean, eta gaiaren inguruko lanketa egingo dute Alberto Santanak aurkezturiko serie dokumentalean.

"Baskoniako Historia Bat" astearte honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)