Itxi

22:15ean

Lanbide arriskutsuak, gaur gauean, 'Batek Daki' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Suhiltzaileen lana, zineko akzio eszenen grabaketa, erlezaintza, lan bertikalak eta atezainen lana ezagutuko ditu Aitziber Garmendiak, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lanbide arriskutsuetan murgilduko da Aitziber Garmendia gaur gauean 'Batek Daki' saioan. Bizia jokoan jartzen duten ofizioak lehen eskutik ezagutuko ditu goierritarrak eta  muturreko esperientziak biziko ditu.

Ba al da suhiltzaile lana baino arriskutsuagorik? Suhiltzaileek ez dituzte bakarrik suteak itzali behar, itsasoko salbamenduak ere burutzen dituzte, erreskateak, baita istripuetan lagundu ere. Aitziber Garmendia Donostiako Suhiltzaileekin izango da asteazkenean, lanbidearen nondik norakoak ezagutzeko asmoz.

Horrez gain, akzio filmetako arrisku eszenak nola grabatzen diren azalduko du asteazkeneko saioak. Gaizka Egilegor zine espezialista donostiarrarekin egongo da Aitziber Garmendia, eta fikziozko ekintza arriskutsuetan nola lan egiten duen erakutsiko dio.

Animaliekin lan egitea ere ez da samurra izaten askotan. Erleak, bereziki, animalia arriskutsuak izan daitezke. Nola egin behar da lan beraiekin? Jon Etxeberria ataundarra erlezaina da, eta eztia egitearen arriskuez mintzatuko da.

Nork garbitzen ditu kanpandorreak? Eta nork konpontzen ditu eraikin handietako fatxadak? Lan bertikaletan aritzen direnak ere ez dute lan erraza. Sokatik zintzilik, lurretik hainbat metrotara aritzen baitira lanean. Prest lan enpresako Garikoitz Oiartzabalekin Bergarako frontoiko lanak egiten arituko da Garmendia.

Atezainek ere ez dute lan gozoa izaten maiz. Ala, diskoteketako atezainekin zein izotz gaineko Hockeyeko atezain batekin elkartuko da Garmendia. Biak ala biak atezainak baitira, eta biek baitute arrisku handiko lanbidea.

'Batek daki' asteazken gauetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

/strong>

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)