Your browser doesn't support HTML5 video.
"Biba Zuek!"
"Pertsona zeharo desberdina izango nintzateke gurasoak hil izan ez balira"
Hiesak kutsatuta hil ziren Josu Rodrigezen gurasoak. 4 urte zituela galdu zuen aita, eta 6 urte zituela, ama. Ondorioz, osaba-izebekin hazi ziren bera eta anaia. Azaldu duenez, 19 urte izan zituen arte ez zuen jakin hiesaren ondorioz hil zirela gurasoak. Herrian zabaldu zen droga kontuetan sartuta zeudelako kutsatu zirela hiesaz, baina ez zen horrela izan, Josuk dioenez. Ez dakite nola kutsatu ziren.