Itxi

telebista

Your browser doesn't support HTML5 video.

Biba Zuek!

'Eskutik eskura' oroigarria, Euskal Herriko Bertsolari txapeldunordeen lekukoa

Koldo Tapia 20 urtez izan da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea. Azaldu duenez, 2005etik aurrera, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunordeak 'Eskutik eskura' oroigarria irabazten du, eta hori lekuko bat da, batetik bestera aldatzen dutena. Horren sorreraz eta esanahiaz aritu da Tapia.