Itxi

18:00etan

Pilar Kaltzada kazetari eta idazlea, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, uda osteko bizitza izango dute ardatz Beñat, Ivan eta Andrea gazteek, Maitane Ormazabal aholkulari terapeutikoarekin batera.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

Astea bukatzeko "udaren ostean bizitza aldatu zait" gaia jorratuko du "Biba Zuek!" saioak ostiral honetan. Hiru gazte izango dira gaiaren inguruan hizketan: Beñat, Ivan eta Andrea. Bizi izan dugun uda arraro honen ondoren espero ez zuten bidea hartu du euren bizitzak, eta horren inguruan mintzatuko dira Maitane Ormazabal aholkulari terapeutikoa bidelagun dutela. Skype bidez hartuko du parte solasaldian, eta gomendioak eman eta galderak egingo dizkie gonbidatuei.

Asteko azken saioko gonbidatua Pilar Kaltzada kazetari eta idazlea izango da. Platoko kolaboratzaileak, berriz, Vidal Salcedo medikua, Ainhoa Vitoria irrati esataria eta Aritz Ganboa artzaina. Oso proiektu interesgarriak ditu Pilarrek, eta natura, ekologia, paisaiak, gastronomia eta ekonomia uztartzen ditu.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)