Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Amancay Gaztañaga izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Grises taldeko abeslari eta "Alardea" telesaileko aktoreak bi proiektu horien inguruan hitz egingo digu. Aurretik, antzinako lanbideak dituzten gazteekin solasean aritu dira saioan.

Amancay Gaztañaga, "Alardea" telesailaren aurkezpenean. Argazkia: EiTB.

Gaur arratsaldean, Amancay Gaztañaga izango dute gonbidatu nagusi "Biba Zuek!" saioan. Grises taldeko abeslaria da Amancay, eta "Alardea" telesailean aktore lanetan aritu da berriki. Donostia Zinemaldian aurrestreinatu zen "Alardea", eta urriaren 7an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en. "Biba Zuek!" saioan bi proiektu horien inguruan hitz egingo du Amancayk Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiaren konpainian, Agus Barandiaran eta Jon Garate lagun dituztela.

Aurretik, saioaren lehen tartean, antzinako lanbideak dituzten gazteen inguruan arituko dira solasean, eta hiru gazte hartuko dituzte horretarako programan: Maitane, Aritz eta Ellande. Aspaldiko lan eta ohiturei eustea erabaki dute hirurek: esne-banatzailea da bata, pilotagilea da bestea, eta saregilea, berriz, hirugarrena. Solasaldian, bidelagun izango dute Asier Maia.

"Biba Zuek!" saioa, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak gidatuta, astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)