18:00etan
Toti Martinez de Lezea idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EiTB
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak "Komatik esnatzea" gaiaren inguruan ere hausnartuko du.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan "Komatik esnatzea" gaiaz arituko dira. Gonbidatuek luzaroan koman egon eta gero, euren bizitza nolakoa izan den kontatuko dute, aldaketarik izan duten eta egun "ilun" horietan zerbait antzeman zuten ala ez. Maitane Ormazabal coach terapeutikoa izango dute bidelagun solasaldian.
Bigarren orduko gonbidatua, Toti Martinez de Lezea idazlea izango da. Eleberri historikoak landu ditu bereziki, baina haur literatura ere jorratu izan du. Horrez gain, ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu. Bestetik, zuzendari lanetan ere aritu izan da.
Marta Elvirak, bere aldetik, Erradiografia atalean azterketa zehatza egingo dio Lur bilduma ospetsuko idazleari, eta Vidal Salcedo medikuak COVID-19aren inguruko azken berriak azalduko ditu.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.