18:00etan
Sara Cozar eta Itziar Atienza aktoreak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en
EITB
Saioak Elkano proiektuari buruz ere hitz egingo du. Mundu mailako errekorretan sartzea lortu du, euskaldunek lehen mundubiran egindako ekarpena aitortu baitio.
Astea hasteko, gaur arratsaldean, Guinness errekorra duten euskaldunak hartuko dituzte "Biba Zuek!" saioan. Elkano proiektuak, esaterako, mundu mailako errekorretan sartzea lortu du, Guinness World Records-ek euskaldunek lehen mundubiran egindako ekarpena aitortu baitu.
Ondoren, Vidal Salcedo medikua izango da COVID-19ari buruzko azken albisteen berri ematen.
Saioaren bigarren orduko gonbidatu nagusiak Sara Cozar eta Itziar Atienza izango dira. Erlauntza filma estreinatu berri dute, izen bereko antzerkiak eduki duen arrakastaren ondotik. Cozar eta Atienzarekin Mikel Elizegi eta Agus Barandiaran egon dira kolaboratzaile lanetan.
Saioaren azken minutuetan, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.