Itxi

18:00etan

Manu Etxezortu Euskadi Irratiko esataria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Leer en Castellano

Saioak kameren atzean ezkutatzen diren langileak ere izango dituzte hizpide: makillaje, lokalizazio edota jantzitegiko langileak.

Manu Etxezortu. Argazkia: EITB

Gaur arratsaldean, filmetako lanbideei buruz hizketan hasiko da "Biba Zuek!" saioa. Platoan hartuko dituzten gonbidatuen lana kameren atzean egoten da beti, baina ezinbestekoak dira filmak aurrera ateratzeko: makillajea, lokalizazioak, jantzitegia...

Ondoren, Vidal Salcedo medikua izango da platoan, eta, beti legez, COVID-19aren inguruko berriak azalduko ditu.

Bigarren orduko gonbidatu nagusia Manu Etxezortu irrati esataria izango da. Euskadi Irratiko lankidea gertutik ezagutzeko asmoz, Marta Elvirak Erradiografia egingo dio, eta Jon Garatek artxiboko altxorrak eramango ditu saiora.

Bukatzeko, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten dute "Biba Zuek!" saioa, eta astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)