18:00etan
Jon Plazaola umorista, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB
Aurretik, kirol gutxituak izango ditu hizpide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako programak
Gaurko "Biba Zuek!" saioa kirol gutxituez arituko da. Gure gonbidatuek ohikoak ez diren eta leku gutxitan egiten diren kirol-probez hitz egingo digute, esaterako, juggerra: errugbiaren eta esgrimaren arteko nahasketa egiten duen talde kirola da.
Vidal Salcedo medikua ere gurean izango da COVID-19az hitz egiteko eta baita Aritz Ganboa artzaina ere.
Gonbidatua, bigarren orduan, Jon Plazaola izango da eta Marta Elvirak eta Jon Garatek lagunduko diote platoan Erradiografia eta Artxibo atalekin hurrenez hurren.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.