Itxi

18:00etan

Iker Galartza aktorea, gaur, "Biba Zuek!"en

EITB

Leer en Castellano

Aurretik, ezohikoak diren hiru lanbide interesgarri ezagutuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Iker Galartza. Argazkia: EITB

"Ezohiko lanbideak" izenburupean, hiru profesio interesgarriren nondik norakoak ezagutuko dituzte gaurko "Biba Zuek!" saioan. Horretarako, honako testigantza hauek ezagutuko dituzte: Donostiako marrazoak zaintzen dituenarena, tanato-estetikan edo hildako gorpuak prestatzen dituenarena eta negu partean hirietako txokoetan ikusten ditugun gaztaina-saltzailearena. Haiekin batera, Maitane Ormazabal bidelaguna izango da bere ikuspuntu interesgarriak ematen.

Jarraian, Vidal Salcedo familia medikuaren bisita izango dute. Astelehenekoan ere, arretaz entzungo dituzte haren gomendioak.

Eta ezohiko lanbideez hitz egitetik ETBko pantailan oso ohikoa den aurpegi batekin hitz egitera, Iker Galartza hartuko baitute. Berarekin batera, kolaboratzaile hauek egongo dira platoa: Marta Elvira, Jon Garate eta Aritz Ganboa.

Madallen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)