Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Lander Garro idazlea izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB

Leer en Castellano

Aurretik, lau gurpilen gainean, han-hemen bizi diren hainbat pertsonen testigantzak jasoko ditu saioak.

Lander Garro idazlea. Argazkia: EITB.

Etxe baten erosotasuna furgoneta baten erosotasunagatik ordezkatu duten pertsonen esperientziak ezagutuko dituzte gaur "Biba Zuek!" saioan. Lau gurpilen gainean, han-hemen bizi diren bi gazteren testigantzak entzungo dituzte. Zazpi hilabetez furgonetan bidaiatu zuen bikotearena izango da hirugarren testigantza eta herriz herri barraka zabaltzen duen lagunaren historia izango da azkena. Asier Maia izango da guztien bidelaguna.

Saioaren bigarren orduan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Lander Garro idazlea elkarrizketatuko dute, 2 urte, 4 hilabete. Intsumisioaren garaipena dokumentalaren harira. Eta asteartean hauexek izango dira platoa bisitatuko duten kolaboratzaileak: Vidal Salcedo medikua, Ana Goitia, Mikel Elizegi eta Aritz Ganboa.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)