18:00etan
Rafa Rueda abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB
Aurretik, lo egiteko zailtasunez arituko dira.
Gaur arratsaldean, loaz arituko dira "Biba Zuek!" saioan, eta lo egiteko hainbesteko erraztasuna ez duten hiru testigantza bilduko dituzte. Horren harira, insomnioaz, apneaz eta sonanbulismoaz arituko dira gonbidatuak Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin, eta solasaldian zehar Asier Maia izango dute bidelagun.
Bigarren orduan, aldiz, Rafa Rueda abeslaria izango da protagonista nagusia. Musikari mungiarrak Rueda bere azken lanaz hitz egingo du.
Halaber, Marta Elvira, Mikel Markez, Mikel Elizegi eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak ere izango dira platoan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.