Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Iker Vicente aizkolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurretik, iruzurren inguruan arituko dira lehen orduko gonbidatuak.

Iker Vicente aizkolaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, lehen orduko gonbidatuak iruzurren inguruan arituko dira, izan ere, gonbidatuen artean batzuk iruzurren biktima izandakoak dira. Maula horien berri eman eta euren esperientziak azalduko dituzte.

Ondoren, Vidal Salcedo medikua izango da saioan, eta koronabirusaz gain, osasuneko beste gai batzuez ere arituko da oraingoan.

Bigarren orduko gonbidatu nagusia berriz, Iker Vicente aizkolaria izango da. Platoan izango dira baita ere, Ainhoa Vitoria eta Jon Garate kolaboratzaileak.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan hasita, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)