18:00etan
Lourdes Iriondo omenduko du "Biba Zuek!" saioak gaur
EITB MEDIA
Aurretik, 'reality' saioetan parte hartu duten hainbat pertsona hartuko ditu saioak.
Astea hasteko, Lourdes Iriondo abeslari donostiarra eta euskal kantari ezaguna oroituko dute "Biba Zuek!" saioan. 2005eko abenduaren 27an hil zen Ez Dok Amairu taldearen kidea izandakoak. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina zenbait idazlan ere argitaratu zituen. Talde bereko kidea zen Xabier Leterekin ezkondu zen. Abeslariaren inguruan aritzeko bi lagun gonbidatuko dituzte platora: Joxe Mari Iriondo (ETBko aurkezle ohia eta Lourdes Iriondoren lehengusu txikia) eta Agurtzane Intxaurraga, "Ez gaude Konforme, Lourdes Iriondo eta hamaika lore" ikuskizuna taularatu duen antzerki zuzendaria.
Saioaren lehen orduko solasaldian reality-zaleak izango dira gonbidatuak. Igandean "Baserria" estreinatu zen ETB1en eta eitb.eus-en eta astelehenean bertan "El Conquistador del Caribe"ko 17. edizioari emango zaio hasiera. Horregatik ETBko realityetan parte hartu duten lagunak gonbidatuko dituzte.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.