Itxi

18:00etan

Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin amaituko du astea "Biba Zuek!"ek

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurretik gai gogor bat izango dute hizpide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten saioak: suizidioa.

Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa. Argazkia: EITB Media.

Gaur, gai gogor bat izango dute hizpide "Biba Zuek!" saioaren lehen zatian: suizidioa. Platoan egongo diren gonbidatuek oso gertutik bizi behar izan dute bere senitarteko batek hartutako erabaki hori, eta baita onartu ere. Asier Maia izango dute bidelagun solasaldi horretan.

Jarraian, Vidal Salcedo medikua eztularen inguruan arituko da. Jaraberik hartu behar dugu eztula daukagunean? Egia al da eztula izan dutenek covid-19a pairatzeko arrisku gutxiago dutela? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko prest izango da familia-medikua.

Bigarren orduko gonbidatua Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa izango da. Vicensekin batera Mikel Elizegi kolaboratzailea egongo da platoan, eta Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dute saioaren azken minutuetan.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia gidari dituen "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)