18:00etan
Ainhoa Sanchez aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektua zertan datzan azalduko du, urtarrilaren 23an egingo baitute aurkezpena.
Gaur arratsaldean, Bizipoza elkarteko kideak izango dira "Biba Zuek!" saioko protagonistak. Larunabtean, urtarrilaren 23an, aurkeztuko duten proiektu berri bat jarri dute abian, Mundu berri bat guztiontzat, elkartearen 12 kantu eta 11 bideoklip biltzen dituen egitasmoa. Beraz, beraien azken lana hobeto ezagutzeko aukera izango da ostiraleko saioan.
Ondoren, Vidal Salcedo medikuak sistema immunologiakoaren inguruan hitz egingo du. Bere garrantziaz arituko da eta gure gorputza nola zaintzen duen azalduko du.
Bigarren orduko gonbidatua, aldiz, Ainhoa Sanchez aurkezlea izango da. "Esto no es normal" saioko aurkezlea da, Igor Siguerorekin batera.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.